Ertzaintzak helikoptero bat, droneak eta mendiko erreskate talde bat eraman ditu Zaldibar ingurura (Bizkaia), «tamaina handiko» lur jausian harrapaturik dauden bi langileak bilatzeko. 50 eta 60 urteko langileak dira, zabortegian lan egiten zuen birziklatze enpresa batekoak. Atzo, 16:00ak aldera gertatu zen ezbeharra. A-8 errepideraino jaitsi zen luizia, baina Eitzagako zabortegian ari dira bilaketa lanak egiten. Amianto arrastoak aurkitu dituzte eta horrek garbiketa lanak atzeratu ditu. Luizi gehiago gertatzeko arriskua dagoela esan diete inguruan bizi direnei.
Suhiltzaileek eurek eman dute azkeneko berria. Txakurrek zenbait leku markatu dituzte, bilatzen ari diren pertsonak hondakinen eta lurraren azpian egon ote zitezkeen. Arratsalde guztian aritu dira lanean, baina txakurrek markatuta puntu horietan ez dutela inor aurkitu jakinarazi dute 23:00ak aldera. Gurutze Gorriak jatekoak eraman ditu lekura, eta gauean bilaketa lanekin jarraitzeko asmotan ziren.
Juan Carlos Abascal Ermuko alkateak esan du «danbateko handi bat» entzun dela arratsaldeko lehen orduan, eta azaldu du ez dela erori lurra soilik, Zaldibarko zabortegiaren zati bat baizik. Larrialdi zerbitzuek zabaldutako argazkietan ikusten da zabortegiaren zati bat erori dela, eta erorketan zaborra eta lurra eraman dituela aurretik. Mendi magal batean dago zabortegia, A-8 errepidearen gainean —Verter Recycling enpresarena da, eta Eitzaga auzoan dago; hondakin inerte ez arriskutsuak hartzen ditu—. Erorketan zuhaitzak eta aurrean harrapatutako guztia jausi da A-8raino.
BERRIAk jakin ahal izan duenez, ezbeharra gertatu denean hamar langile ari ziren zabortegian lanean. Haietatik zortzi atera direla kontatu dute, eta ustez bi langile leudeke desagertuta. Suhiltzaileak eta ertzainak bertan aritu dira, txakurrek markatutako lekuak zulatzen. Lanak luzerako izango direla esan du SOS Deiak-ek, lur mugimendu handia izan baita. Ertzaintzari 20:30ean galdetuta, oraindik ezin dutela informazio gehiago eman adierazi diote BERRIAri; bilaketa lanekin jarraitzeko asmotan dira oraingoz, baina ezin dute baieztatu bi pertsona desagertuak lur mugituaren azpian daudenik.
A-8a, ostiral goizean zabaldu nahi
Lur jausiak, bestalde, ez du autorik harrapatu errepidean, eta ez du zauriturik eragin errepidean. Trafikoaren bi noranzkoetan izan du eragina, hori bai, eta Durangoko ordainlekutik eta A-1 errepidetik ari dira autoak desbideratzen. Elgoibarren, Ermuan, Durangon, Iurretan... zirkulazio arazoak izan dira arratsaldean zehar. Bilbora bidean doazen ibilgailuak Eibarren ateratzen dituzte A-8tik, eta Donostiara bidean doazenak, Gerediaga parean.
Bizkaiko Diputazioak dozena pare bat langile, kamioiak eta hondeamakinak igorri ditu errepidera, eta iluntzean hasi dira garbiketa lanak egiten eta errepidean pilatutako lur eta hondakin tonak biltzen. 3.000 eta 4.000 metro kubo artean jausi dira—lurra eta hondakin inerteak nahastuta—, diputazioaren arabera. Espero dute ostiral goizean berriro autopista ireki ahal izatea.
Ertzaintzak eta suhiltzaileek lekuan hartutako irudiak eta bideoak zabaldu dituzte:
AP8 PK 75 a la altura de Zaldibar. Gran desprendimiento que corta ambos sentidos. Puede haber desaparecidos. Parece que caninos ha marcado algo, estamos trabajando con bomberos y protección civil.#uvr#ertzaintzapic.twitter.com/nlheKAnJ5E
— UVR Ertzaintza (@UvrErtzaintza) February 6, 2020
ZALDIBAR. AP-8an
— SOS Deiak - 112 (@112_SOSDeiak) February 6, 2020
Lurjauzi baten ondorioz errepidea bi zentzutan moztuta dago. Larrialdi zerbitzuak bertan lanean.
****
ZALDIBAR. AP-8
Debido a un desprendimiento la via se encuentra cortada en ambos sentidos. Servicio de emergencia trabajando en el lugar. #IMVpic.twitter.com/a7O9lPxFMw
Airetik ere hartu dituzte irudiak:
VÃdeo del desprendimiento de hoy en la #ap8 en #Zaldibar a la altura de #ermua.
— GaRRidO â„¢ 🔻 (@superGaRRidO) February 6, 2020
Espectacular. pic.twitter.com/MgndIAJ2kA
Tomas aéreas pic.twitter.com/BRKMWYT8lI
— UVR Ertzaintza (@UvrErtzaintza) February 6, 2020