San Ferminak

Bi lasterkarik jaso dituzte adarkadak gaurko entzierro jendetsu eta arriskutsuan

Arriskutsua izan da gaurko entzierroa, batik bat, korrikalarien kopurua oso handia zelako, eta, gainera, ibilbidea labainkor zegoelako. Bi lagun harrapatu eta adarkatu dituzte Dolores Aguirreren ganadutegiko zezenek, baina Nafarroako Gobernuko iturriek azaldu dutenez, ez daude larri. Halaber, beste bost lagun ere erietxeetara eraman behar izan dituzte, kolpeak eta trataumatismoak zituztelako. Haien artean ere ez da inor larri zauritu.

2003ko uztailaren 12a
12:25
Entzun
Parte hartzaile kopuru handiak eta zoru irristakorrak egin dute gaurko entzierroa arriskutsu. Ibilbidean zehar hainbat gorabehera izan dira: Santo Domingoko aldatsean gora zezenetako batek, ezker aldetik, aurrera hartu du eta beste hiru atzeratu samar geratu dira. Dena den, taldea ez dahautsi.

Udaletxeko plazan gertatu da une gogorrenetako bat, zezenetako batek korrikalari bat harrapatu, irauli eta adarkatu baitu. Halaber, zezena bera ere erori egin da. Mercaderes kalean gora, zezenetako bat aurretik zihoan bidea irekitzen; beste lau lurrera erori dira, eta, ondorioz, tentsio eta arrisku handiko uneak izan dira. Estafetarako bihurgunea abiadura handian hartu dute Dolores Aguirren ganadutegiko zezenek, eta haietako hiruk hesien aurka talka egin dute. Hortik aurrera, taldea apurtu egin da. Hain zuzen ere, Estafeta kalean gora hiru zatitan banatuta joan dira: mantsoak eta hiru zezen aurretik, laugarren bat tartean galduta, eta beste bi atzetik. Taldea zatikatu denez, korrikalarietako hainbatek lasterkaldi politiak egin ahal izan dituzte zezenen adarren aurrean.

Telefonicakozatian ere horrelaxe joan dira, baina zezenetako bat, oraindik eta gehiago atzeratu da. Hain zuzen ere, korrikalariek ahalegin handia egin behar izan dute zezen hori kallejoian barrena zezen plazara sartzeko. Ezinean zebiltzalarik, gainerako zezen guztiak ikuiluetara sartu dira. Gainera, kallejoian, eskuin aldera adarkadak botatzen hasi da atzeratutako zezen hori, eta, era berean, hainbat lasterkari erori direnez, tapo txiki bat sortu da. Zezen hori zezen plazara sartzea lortu eta gero ere, arazoak izan dira, berriro plazatik kanporako bidea hartu baitu. Dobladoreek sartu dute barrura. Guztira hiru minutu iraun du gaurko entzierroak.

Halaber, bi lagun adarrez zauritu dituzte zezenek: David Bigging 31 urteko ingelesa Udaletxeko plazan, eta 36 urteko Miguel Angel C.G. madrildarra Telefonicako zatian. Eskuineko ipur masailan du adarkada lehendabizikoak eta eskuineko izterrean bigarrenak. Ez bata, ez bestea, ez daude larri.

Horiez gain, beste bost lagun eraman dituzte erietxeetara kolpe eta traumatismoekin. Haietako batek berak ere ez duzauri larririk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.