Bi lehergailu txikik eztanda egin dute Belaguan, Tourreko ibilbidean

Polizia iturrien arabera, etxean egindako bonbak ziren. Proba ordurako pasatua zen leku horretatik. Ez da kalte pertsonalik izan. Espainiako Gobernuak Nafarroan daukan Ordezkaritzaren arabera, aurrez pertsona batek DYAra deitu du telefonoz ETAren izenean, bonbak jarri dituztela esanez.

2007ko uztailaren 25a
18:34
Entzun
Espainiako polizia iturriek esan dutenez, bi lehergailu txikik eztanda egin dute gaur Belaguan (Nafarroan), Frantziako Tourreko ibilbidean. Etxean egindako bonbak zirela adierazi dute, "oso garrantzi txikikoak".

Espainiako Gobernuak Nafarroan daukan Ordezkaritzaren arabera, aurrez pertsona batek Nafarroako DYAra deitu du telefonoz ETAren izenean, bonbak jarri dituztela esanez.

Lehen leherketa 13:22an izan da, bigarrena 13:52an, biak 51,450. kilometroan, errepidearen alde banatan. Ez da kalte pertsonalik izan eta antolatzaileek lasterketa ez dute eten. Izan ere, Tourraren karabana ordurako pasatua zen leku horretatik. Polizien arabera, bonba bat errepidetik hiru metroko altuerara eta horizontalean 50 metrora lehertu da, eta bestea sei eta laura hurrenez hurren. Bi eztanden ondorioz, harri txiki batzuek airean irten dute.

Tourra Euskal Herrian sartu da gaur. 102 kilometro egingo ditu bertan, atzera Frantziara pasatzeko; Aubisque gainean bukatuko da etapa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.