Hainbat preso eta iheslari ohik deituta, Amnistiaren bidean, preso eta iheslariak etxera lelopean egin dute manifestazio bat. Bulebarrean hasi dira 13:30ean, eta Bretxan amaitu dute. Izan ere, Bulebarrean bigarren manifestazioa hastekotan zen.
Bigarren manifestazio hori, Errepresaliatu gaixoak kalera! Amnistia osoa! lelopean, egin dute, AEM Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak deituta. Askatasunaren Bidean batzarrak bat egin du azken deialdi horrekin.