HONDAKINAK

Bi mila lagun bildu dira Alduntzinen aurkako zentsura mozioa salatzeko martxan

[YouTube]http://youtu.be/fHuvoBUg7Ys[/YouTube] Donostian egin dute manifestazioa, EH Bilduk deituta. Joseba Permach, Pello Urizar edota Juan Carlos Alduntzin bera izan dira parte hartzaileen artean. Atzo kendu zuten Ingurumen diputatuta kargutik EAJk, PSEk eta PPk. Haritz Salaberriak hartuko du Alduntzinen kargua.

2012ko uztailaren 7a
18:52
Entzun

Juan Carlos Alduntzin Gipuzkoako Ingurumen diputatu kargutik kendu izana salatzeko EH Bilduk deitutako manifestazioan bi mila lagun inguru elkartu dira Donostian. Martxa 17:30ak aldera abiatu da, Bulebarretik, Birziklatzeari zentsurarik ez; Gipuzkoa aldatzen ari gara lelopean.

Han izan dira, besteak beste, Alduntzin bera, Joseba Permach ezker abertzaleko kidea, Pello Urizar EAko idazkari nagusia, Ander Rodriguez Alternatibako kide eta Gipuzkoako diputatua, Aralarreko ordezkariak eta Bilduko hainbat alkate.  

Gipuzkoako oposizioak "blokean" hartutako erabakia salatu zuen EH Bilduk zentsura mozioaren berri izandakoan, eta azpimarratu sail bateko diputatu baten kontra "inoiz inon ikusi ez den" ekimena izan dela.

Haritz Salaberriak hartuko du Alduntzinen kargua

Haritz Salaberria aukeratu du Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak Ingurumen diputatu kargua betetzeko, Gara-k gaur jakinarazi duenez.  Alduntzin orain arteko diputatua kargutik kendu zuten atzo Batzar Nagusiek, hondakinen auzia dela-eta EAJ, PSE-EE eta PPk aurkeztutako zentsura mozioak aurrera egin ostean, eta haren postua betetzeko hautatu dute Salaberria.

Salaberria (Lezo, 1978) Garitanoren gabinete nagusian aritu da orain arte eta hiritarren parte hartze politikez arduratu da. Lezoko alkate izan zen aurreko legealdian, ANVtik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.