Zarrakazteluko etxalde batean izan den sutean bi mila txerri hil dira, Nafarroako Gobernuak gaur jakinarazi duenez. Kalte pertsonalik ez da gertatu.
Atzo izan zen sutea, arratsaldeko seiak aldera. Suaren ondorioz estalkia erori egin zen, eta horrekin batera pentsua eta ura zeuden eremuak ere jauzi egin ziren.
Guardia Zibilak ikerketari ekin dio.