Zutik, Munduan Elkarlanean eta EGHAMeko militante Mikel Martin larri zauritu zuten lau pertsonak joan den ostegunean. Donostiako Urbieta kalean eraso zioten Zutik-eko kideari, gaueko 23:00etan. Martinek berak Oarsoladeko Hitza -ri azaldu zionez, taxia hartzera zihoala lau lagun ikusi zituen, "nahiko jarrera bortitzean, kale seinaleak jotzen". Hurbildu eta iraintzen hasi zitzaizkiola eta ETAz eta Ibarretxeren Planaz galdetu ziotela. Gero, bortizki jo zuten, konorterik gabe utzi zuten arte.
Ahoan eta ezkerreko begian puntuak eman zizkioten Donostiako Ospitalean, baina ez bide du begia galduko. Zutik-ek "eraso bidegabea" dela adierazi zuen, "are gehiago Mikelek urte askoan izan duen militantzia kontuan hartuz gero".
ETBk esan duenez, orain, bi militar atxilotuta daude, eraso hori egin zutelakoan.
Erasoa
Bi militar atxilotu dituzte Mikel Martin jipoitu zutelakoan
Joan zen ostegunean, Mikel Martin Zutik, Munduan Elkarlanean eta EHGAMeko kidea jipoitu egin zuten Donostian, lau ezezagunek. Gaur, ETBk berri eman duenez, Martin erasotzeagatik Espainiako bi militar atxilotuta daude. Martini 'Ibarretxeren plana'-z eta ETAz galdetu zioten ezezagunek, jipoitu aurretik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu