Errepideak

Bi motorzale hil dira Trapagaranen izan den istripuan

Motor batek eta auto batek elkar jo dute gaur arratsaldeko ordubata inguruan A-8 errepidean. Istripua Trapagaran (Bizkaia) parean izan da eta Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, motorrean zihoazen bi lagunak hil egin dira.

2006ko ekainaren 14a
19:03
Entzun
Istripua Donostiako noranzkoan gertatu da eta bidea itxita egon da garabiak motorra errepidetik kendu duen arte. Ez da ilara luzerik sortu. Herrizaingo Sailak ikerketa abiatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.