EUSKAL HERRIA

Bi omenaldi egin dizkiote Gregorio Ordoñezi gaur, ETAk hil eta hemeretzi urtera

PPko Donostiako zinegotzi zena Polloeko hilerrian omendu du Gregorio Ordoñez Fundazioak, eta Kursaal jauregian PPk.

2014ko urtarrilaren 23a
22:14
Entzun

Gaur dira hemeretzi urte ETAk Gregorio Ordoñez PPko Donostiako zinegotzia tiroz hil zuenetik, eta omendu egin dute, Donostian bertan. PPk eta Ordoñez zenaren izena daraman fundazioak, baina, banatuta oroitu dute.

17:00etan, Polloe hilerrian elkartu dira Gregorio Ordoñez Fundazioak deituta, eta lore eskaintza bat egin dute. Han izan da Ordoñez zenaren familia. PPk, berriz, ekitaldi bat antolatu du 18:00etarako, Kursaal jauregian, eta ETAk hildako PPko hautetsi guztiak omendu ditu bertan.

Fundazioak eta Ordoñez zenaren senideek PPri egotzi diote Kursaaleko ekitaldirako haiekin harremanetan ez jarri izana eta ekitaldi hori prestatuta "kontraprograma" egin izana. Biak ukatu ditu Iñaki Oiarzabal EAEko PPko idazkari nagusiak.

Atzo, Ana Iribar Ordoñezen alargunak El Diario Vasco egunkarian esan zuen "harrituta" zegoela Espainiako Gobernuaren politikarekin, eta gaineratu ez duela Mariano Rajoyren aldeko botoa berriro emateko asmorik. Consuelo Ordoñezek, PPko zinegotzia zenaren arrebak, berriz, UPD babestu du publikoki.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.