Bi orduko lanuztea auzipetuak deklaratzen dauden bitartean

2011ko irailaren 8a
00:00
Entzun
Mobilizazioak antolatu dituzte joan den abuztuaren 10ean Auzitegi Nazionalak auzipetutakoen alde. Gaur, inputatuak Madrilen deklaratzen dauden bitartean, bi orduko lanuztea eginen dute Leitzan, 12:00etatik 14:00etara.

Aste honetan, protesta ekitaldi gehiago egin dituzte. Atzo, erraterako, elkarretaratzea egin zuten herriko plazan. Herenegun, berriz, Leitzako Udalaren aparteko osoko bilkura egin zuten udaletxeko batzar aretoan. Auzipetuei elkartasuna adierazi diete guztietan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.