gizartea

Bi pertsona atxilotu dituzte, ehundik gora lapurreta egotzita

Gipuzkoan, Araban eta Nafarroan ustez 132 lapurreta egin dituen talde bateko kide direla uste dute Ertzaintzak eta Nafarroako Foru Poliziak.

2013ko abuztuaren 20a
17:33
Entzun

Ertzaintzak jakinarazi duenez, talde horrek jarduteko modu "antzekoa" izan du 132 lapurreta horietan: auto bat lapurtu, landa inguruetara joan eta inguruetako dendetan, elkarte gastronomikoetan, landa etxeetan eta auzo baztertuetako estankoetan lapurtu zuten.  

Lasarte-Oria inguruan atxilotu ditu Ertzaintzak gaur ustez talde horretakoak diren bi pertsona, auto lapurtu bat gidatzen ari zirela; horietako bat taldeko burua dela uste dute.

Ertzaintzak eta Nafarroako Foru Poliziak jakinarazi dute ikertzen jarraituko dutela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.