Beroaren eragina
Bi pertsona hil dira beroaren eraginez Basurtuko Ospitalean
Emakumezko bat eta gizonezko bat beroak eragindako hipertermia baten ondorioz hil ziren larunbatean, Bilboko Basurtuko Ospitalean. Bi hildakoak 70 eta 80 urte bitartekoak ziren. Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko iturriek esan dutenez, gizonezkoa eta emakumezkoa larunbatean ospitaleratu zituzten.
Berbizipeneko Unitatera eraman zituzten erietxera iritsi bezain laster, baina ezin izan zuten ezer egin euren bizitza salbatzeko. Larunbatean, 33 gradutara iritsi zen tenperatura Bilbon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu