Bi pertsona hil dira Galdakaon izandako errepideko istripuan

Erredakzioa
Bilbo
2011ko martxoaren 27a
00:00
Entzun
27 urteko gizon bat eta emakume bat —bat Bilbokoa eta bestea Santurtzikoa— hil ziren, atzo arratsaldean, Galdakaon (Bizkaia) izandako errepide istripuan. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi zuenez, bi pertsonak zihoazen ibilgailuak zuhaitz bat jo zuen, eta berehala zendu ziren. Ezbeharra arratsaldeko laurak pasa zirela gertatu zen BI-3732 errepidean, arrain haztegiaren etaEl Gallo deitzen duten bidegurutzearen artean. Ez dakite zer dela-eta atera zen errepidetik Citroen X-sara Picasso ibilgailua, zuhaitza jotzeraino.Bi pertsona horiez gainera, ez zihoan beste inor autoan, eta ordubetez itxita egon zen errepidea, ibilgailua kendu zuten arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.