Zegamako istripua goizeko 07:15 aldera gertatu da. Argitzeke dauden arrazoiak tarteko, lur orotako ibilgailu batek zuhaitz bat jo du bidetik atera ostean. Bidaiari biak erietxera eraman dtuzte, baina bat hil egin da bi orduren buruan. Nafarroako matrikula zuen Nissan Terrano ibilgailuak.
Barrundian, berriz, Frantziako matrikula zuen Peugeot 806 auto bat atera da errepidetik, N-1ean, Madrilgo noranzkoan zihoala. Bidetik atera ostean, irauli egin da eta 6 urteko neskato bat hil da. Era berean, 11 urteko mutiko bat larri zaurituta dago, eta zendutako neskaren 4 urteko neba eta ama larri daude. Aita (31 urte ditu) arinago zauritu da. Bidaiari guztiak Frantziako herritarrak dira, eta argitzeke dago oso larri zauritu den 11 urteko mutikoak gainerakoen senidea denetz edo zein zein harreman duen.
Pilaketak N-1ean eta A-8an
Errepide sareko zenbait gunetan auto iladak sortu dira. Zehazki, N-1ean, Lasarte-Oria (Gipuzkoa) pilaketak daude inguru horretan egiten ari diren obrengatik. A-8 autopistan, berriz, Irungo (Gipuzkoa) ordainlekuan sortu dira pilaketak auto emanaren handiagatik.
Errepideak
Bi pertsona hil dira istripu banatan
Nissan Terrano markako lur orotako ibilgailu bat bidetik atera da gaur goizean GI-2637 errepidean, Zegama (Gipuzkoa) parean, eta, ondoren, zuhaitz bat jo du. Bi lagun zihoazen barruan, eta bat hil egin da eta beste zaurituta dago. Barrundian (Araba) ere istripu handia gertatu da: auto bat errepidetik atera da, irauli egin da, eta barruan zihoan bost lagunetako bat, 6 urteko neskato bat, hil da. 11 urteko mutiko bat, berriz, oso larri dago. Larri daude, halaber, hildako neskatoaren 4 urteko neba eta ama (34 urtekoa). Aitak, ostera, zauri arinak ditu. Istripuak ez ezik, auto pilaketak ere izan dira errepideetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu