Foruzaingoak ez du argitu zer dela-eta gertatu den istripua. N-7015 errepidean gertatu da ezbeharra, Zizur parean. 08:25 aldera izan dute istripua bi autok eta motor batek, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.
Foruzaingoa istripuko lekura joan da, baina ez dute eman gertatutakoaren inguruko xehetasunik. Bi pertsona zendu dira istripuan, eta beste hiru erietxera eraman dituzte, zaurituta. Emakume bat eta 10 urteko neskato bat dira hildakoak. Zauritu direnak, berriz, gizon bat eta bi adingabe dira. Ez dute eman haien osasun egoeraren berri.
Nafarroako Gobernuak arretaz gidatzeko eskatu du, hainbat errepidetan izotza sortu delako.