Bi pertsona hil dira Nafarroan, Alesbesen izandako istripu batean

Hiru istripu gertatu dira N-1 autobian: Gasteizen, Olaberrian eta Idiazabalen; hiru pertsona zauritu dira

Erredakzioa
Iruñea
2012ko urtarrilaren 5a
00:00
Entzun
Bi pertsona hil ziren herenegun Alesbesen (Nafarroa), NA-660 errepidean, euren ibilgailuek elkar jota. 20:30 aldera gertatu zen ezbeharra, eta bakarrik zihoazen autoan. Alesbeskoak 24 urte zituen, eta Faltzeskoak, 28. Foruzaingoa lanean ari da, argitzeko zergatik jo zuten elkar bi automobilek.

Hainbat autoren arteko istripua izan zen atzo goizean N-1 autobian Gasteizen, N-622 errepiderako irteeran, Lopidako zerbitzugunetik gertu. Ondorioz, 41 urteko pertsona bat eta 63 urteko bat zauritu ziren, eta, errepidea itxita eduki zutenez, auto ilara luzeak sortu ziren. 08:00 aldera gertatu zen ezbeharra, bi kamioik elkar jota. Kolpe horren ondoren, atzean zihoazen beste kamioi batek, auto batek eta furgoneta batek elkar jo zuten. N-1 errepidea itxita egon zen ordu batzuez Gipuzkoarako norabidean, baina eguerdirako berriz zabaldu zuten.

Gasteizkoa ez zen izan N-1 errepidean atzo gertatutako ezbehar bakarra. Idiazabalen (Gipuzkoa), emakume bat zauritu egin zen 14:30 aldera, hark gidatzen zuen ibilgailua errepidetik irten eta iraulita. 39 urteko andrea autotik atera ezinik geratu zen, eta suhiltzaileak joan ziren hura ibilgailutik ateratzera. Zumarragako ospitalera (Gipuzkoa) eraman zuten. Gainera, Olaberrian (Gipuzkoa) beste bi kamioik istripua izan zuten, eta han ere itxi egin zuten N-1 errepidea, Arabarako noranzkoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.