Aldapa batean behera eta zuhaitz bat jota topatu dute autoa, N-121 errepidean, Oloritzen (Nafarroa). Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, ezkutuan geratu da autoa. Beste auto gidari batek ikusi du ezbeharra izandako ibilgailua, eta hark eman die abisua larrialdi zerbitzuei.
Tafallako suhiltzaileak joan dira bertara, eta hildako bi gizonezkoen hilotzak atera dituzte autotik. Foruzaingoa ikertzen ari da zer dela eta gertatu den istripua.