A8 autopistan zihoan autoa, Bilboko noranzkoan, errepidetik atera eta irauli denean. Goizeko hamarretan izan da, A8a Muskizetik (Bizkaia) pasatzen den inguruan. Suhiltzaileek atera behar izan dute gidaria, auto barruan zegoen harrapaturik zegoelako: atera bezain pronto, bihotz eta arnas gelditzea izan du, eta lekuan bertan artatu duten sendagileek suspertu dute.
Gidaria egonkortu denean, Gurutzetako ospitalera eraman dute (Bizkaia), harekin autoan zihoan lagunarekin batera, hori ere zauriturik. Istripuaren arrazoiak ikertzen ari dira oraingoz.