Sutean zaurituetako bat erietxera eraman behar izan dute larrialdi zerbitzuek, erredurengatik. Besteak kolpeak ditu.
Goizean piztu da sua Imarkoaingo Turbo Motor Inyeccion enpresan. Suhiltzaileek goizeko 10:46ean jaso dute abisua, eta berehala joan dira bertara. Sutea itzalitakoan enpresa hustu behar izan dute. Kalte materialak handiak dira.
Eguerdian jakinarazi dute sutea kontrolpean dutela. Foruzaingoa gertatutakoa ikertzen ari da.