Euria erruz egin zuen atzo ere, eta ezbehar ugari gertatu ziren Euskal Herriko errepideetan. Bi pertsona hil ziren. Irunen, Gipuzkoan, motozale batek izan zuen ezbeharra goizean, 09:40an. Erori egin zen Meaka auzoaren inguruan zihoala, eta konortea galduta geratu zen. Bizilagun batek eman zuen abisua. Anbulantzia iristerako hila zen andrea, 54 urtekoa. Bazkalondoan, 15:00ak aurretik, Durangon (Bizkaia) hil zen beste gidari bat; autoarekin kamioi bat jo zuen, eta denbora gutxira zendu zen lekuan bertan. 20 urteko mutil bat zen hildakoa Istripu gehiago ere izan ziren atzo. Ormaiztegin (Gipuzkoa), errepidetik atera eta horma bat bota ondoren, 30 metroko malda batean behera joan zen ibilgailu bat. Zaurituta eraman zuten gidaria, 36 urteko emakume bat.
Errepideetan desmasiak eragin dituzte azken egunetako euriteek eta haizeteek. Nafarroan, Goizueta eta Leitza arteko bidea itxi egin behar izan zuten atzo, lur-jausi bat dela eta. Bide bazter gehiagotan ere izan dira lur-jausi txikiak.
Bi pertsona zendu dira Irunen eta Durangon, errepidean istripua izanda
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu