Bi preso absolbitu ditu Auzitegi Nazionalak

Preso jarraituko dute biek, beste tribunal batek zigortuak baitaude, lehergai bat igortzea egotzita

Erredakzioa
2010eko abenduaren 2a
00:00
Entzun
Espainiako Auzitegi Nazionalak Asier Arzalluz eta Idoia Mendizabal absolbitu ditu, 2002. urtean RNE irratiaren Bilboko zuzendari Santiago Silvani lehergai bat bidaltzeaz akusatuta egin zien epaiketan. Fiskaltzak hogeina urteko zigorra eskatu zuen epaiketan, baina epaiak dio bien parte-hartzea ez dela «zalantzatik haratago» frogatu. Preso jarraituko dute, beste lehergailu bat igorri zutelakoan zigortu egin baitzituen beste tribunal batek.

Lehergaia 2002ko urtarrilaren 17an jaso zuen Silvaren semeak. Susmagarria zelakoan Ertzaintza ohartarazi ondoren, hark desaktibatu egin zuen. Arzalluzek eta Mendizabalek atentatu horretan parte hartu zutenik ez dela frogatu dio tribunalak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.