Euskal presoak

Bi preso aske utziko dituzte gaur, bermepean

Mikel Ruiz eta Haritz Diaz de Durana azaro bukaeratik zeuden kartzelan, eta hamarna mila euro ordainduta aterako dira.

2007ko martxoaren 12a
16:56
Entzun
Mikel Ruiz eta Haritz Diaz de Durana euskal presoak aske geratuko dira gaur, bermepean. Bakoitzari 10.000 euroko bermea jarri die epaileak.

2006ko azaroaren 29an atxilotu zituen Ertzaintzak, Gasteizen. Operazio berean beste gazte bat ere atxilotu zuten eta hori ere bermepean aske geratu zen, epailearen aurretik pasatu ostean. Ruiz eta Diaz de Durana hasieran Soto del Realeko kartzelan sartu zituzten eta ondoren Alcala Mecon.

Askatasunak adierazi duenez, biei lehen harrera gaueko hamabietan egitea espero dute, Gasteizko parte zaharrean, Garraxi taberna parean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.