Lehenak iragan astean egin zuen bere buruaz beste, botika kopuru handi bat irentsiz. Presoak 42 urte zituen, eta Baionako presondegian egon arren, Frantziako Roubix herrikoa zen. Ziegako lagunak abisua ematen saiatu ziren, baina ez zieten jaramonik egin. Goizean aurkitu zuten gorpua. Bigarrena asteartean, maiatzak 17, urkatu egin da. Haren inguruko informazio gehiagorik ez du jaso OIPk.
Delphine Payen-Fourment koordinatzaileetako bat irmo agertu da: "Abokatuek emandako informazioa da, eta ez dugu zalantza izpirik hala gertatu dela". Horrelako gertakariak, besteak beste, antolaketa eta funtzionamendu arazoengatik jazotzen direla gaineratu du. Batzuetan ez dago zaindari nahikorik sor daitezkeen arazoei aurre egiteko.