Euskal presoak

Bi presoren senideek auto istripuak izan dituzte bidaian

Aiora Epelderen mutil-lagunak Palentzian izan zuen ezbeharra, eta Joseba Arregiren anaiak eta ilobak Gasteizen. Ez zuten kalte fisikorik izan, baina Arregiren senideek ez zuten bisita egiterik lortu. Etxeratek presoen sakabanaketari leporatu dizkio ezbeharrak.

2007ko maiatzaren 2a
17:54
Entzun
Etxerat presoen aldeko erakundeak jakinarazi duenez, sakabanaketak eragindako auto istripuak jasan dituzte Aiora Epelde eta Joseba Arregi euskal presoen senideek; ostiralean eta larunbatean, hurrenez hurren.

Epelderen mutil-lagunaren autoak txapako kolpeak izan zituen eta Arregiren senideena txiki-txiki eginda geratu zen, Etxeraten arabera. Hala ere, ez dute kalte fisikorik izan.

Epelde Galizian dago preso, Curtis-Teixeiroko kartzelan, Euskal Herritik 765 kilometrora. Haren mutil-lagunak Palentzian (Espainia) izan zuen ezbeharra ostiral arratsaldean, joaneko bidaian, Carreon de los Condes herriaren inguruetan. Autoari konponketak egin ostean, Curtis-Teixeiroraino iritsi ahal izan zuen bisita egiteko.



Arregi Jaengo (Espainia) kartzelan dago preso, Euskal Herritik 805 kilometrora. Haren anaiak eta ilobak larunbat goizean izan zuten istripua, goizeko seirak eta erdi aldera, Gasteiz parean. Autoa txikituta geratu zen eta ezin izan zuten Arregi presoa bisitatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.