Ostiralean goizeko 7:30etan Soto del Realerako (Madril) bidean dagoen Milagros herrian orkatz bat errepidera atera zitzaien Arroyoren gurasoei eta neska-lagunari, eta autoarekin jo zuten. Autoa oso egoera txarrean gelditu zela-eta, taxian egin zuten espetxerako bidea, eta etxerako buelta, berriz, autobusean.
Picassenteko (Valentzia) kartzelatik bueltan izan zuten istripua Andone Soldebillaren koinatuak, koinatak, ahizpak eta ilobak. Espetxetik atera eta kilometro batera atzetik jo zituen beste auto batek, autobiderako sarreran. Kolpearen ondorioz, Soldebillaren senideen autoak aurrekoaren kontra talka egin zuen. Autoa egoera txarrean geratu zen, eta beste bat alokatu behar izan zuten etxera bueltatzeko.
Nolanahi ere, bi istripuetan ez zen inor zauritu.
Euskal Presoak
Bi presoren senideek errepide istripuak izan dituzte asteburuan
Etxeratek jakitera eman duenez, joan den ostiralean eta igandean istripu bana izan zuten bi euskal presoren senitartekoek. Ostiralean, Soto del Real (Madril) bidean, Arkaitz Arroyoren gurasoek eta neska-lagunak izan zuten istripua. Igandean, berriz, Andone Soldebillaren senideek, Picassenteko (Valentzia) espetxetik bueltan izan zuten istripua. Bi istripuetan ez da kalte fisikorik izan, baina bi autoek kalte handiak izan dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu