erasoa

Bi seguru etxeri eraso egin diete, Iruñean

Indar txikiko bi lehergailuk eztanda egin dute gaur goizaldean Iruñeko bi seguru etxeren ateetan, hain zuzen ere, Asepeyoren eta Cyclopsen ateetan. Kanpingas bonbonekin, sua egiteko likidoarekin eta suziriekin eginda zeuden lehergailuak, Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzak jakitera eman duenez. Kalte txikiak eragin dituztenez, suziriak bakarrik lehertu direla uste da.

2005eko azaroaren 7a
10:52
Entzun
Alfonso Batailatzailea kalean daude bi aseguru etxeak, eta poliziak itxi egin zuen. Kale berean izan direnez, bi lehergailuak berdin osatuta zeudenez, eta suziriek bakarrik eztanda egin dutenez, egile berak jarri zituela uste da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.