Plentziako Udalak jakinarazi duenez, bi sexu eraso salatu dituzte Plentzian azken orduetan. David Crestelo alkatearen arabera, goizaldeko seietan izan da haietako bat. 18 urteko neska batek egin du salaketa, eta Gurutzetako erietxera eraman behar izan dute. Bigarrena, berriz, eguerdian salatu dute.
Udalak elkarretaratzera deitu du iluntzeko zortzietarako, udaletxe atarian.