azpiegiturak

Bi solairu gutxiago izango ditu Musikeneren egoitza berriak

Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiak 2013rako eginda izango du egoitza, Euskal Herriko Unibertsitatearen Donostiako campusean, baina hasierako proiektua krisi garaiari moldatutakoa izango da.

2010eko ekainaren 14a
14:51
Entzun
Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Ikastegia hasierako proiektuan aurreikustakoa baino "meheagoa" izango da, egungo krisiari egokitutakoa, Donostiako alkate Odon Elorzak azaldu duenez. 2013rako Musikenek egoitza propioa izango du Donostiako EHUn, eta "funtzionaltasuna batere galdu gabeko eraikina" izango da, nahiz eta solairu bat eta sotoa kendu dizkioten. Gaur aurkeztu dute Musikeneren behin betiko proiektua.

2007an proiektua aurkeztu zutenean, 21,3 milioikoa izan zen aurrekontua, eta ondoren, gehituz joan ziren egitasmoekin 45 milioietara heldu zen, baina hori "eginezina" da Isabel Zelaa Jaurlaritzako Hezkuntza silburuaren ustez. Oraingoa gainera, "atseginagoa" izango da inguruarentzat. Besteak beste, denda eta museoa kendu dituzte, "ez direlako beharrezkoak".

Musikenek 12.137 metro koadro izango ditu, 67 gela akustikoki egokituta instrumentuetarako, 39 entsegu kabina, liburutegia eta mediateka, eta irakasleentzat gunea eta bulegoak.

Auditoriuma 717 metro koadrokoa izango da, eta beharren arabera, 300 edo 400 eserleku izango ditu, abesbatza eta orkestra sartzeko moduko agertokiaz gainera. Auditoriuma kentzeko asmoak kudeatzaile berriekiko ikasleen eta irakasleen haserrea eragin zuen.

Odon Elorzak Musikene Tabakaleran jartzeko asmoa "berandu" heldu dela onartu du alkateak, Ibaetako gunea dagoeneko prest baitago eraikina hartzeko. Bi aste barru oinarrizko proiektua prest egongo da, eta obren epeena urrian edo azaroan. 25 milioi euroko aurrekontuaren baitako proiektua izango da, eta eraikina bi urtean prest egotea espero dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.