Sei solairuko etxebizitza bloke bateko hainbat bizilagun irtenarazi dituzte goizaldean Gasteizko Hedegile kalean. Beheko solairu batean hasi da sutea; oraindik ez da argitu zergatik. Suhiltzaileek ordu erdi inguru behar izan dute itzaltzeko, eta etxera itzuli ahal izan dira bizilagunak.
Zornotzan ere (Bizkaia) sutea izan da, gazteen lokal batean. Sua piztu denean ez zegoen inor bertan, 02:15 inguruan, eta, beraz, ez da inor zauritu. Segurtasun Sailaren arabera, koadro elektrikoan gertatutako zirkuitulabur batek eragin du sutea. Ordubete inguru geroago itzuli dira bizilagunak etxera.