Bi urteko neska txiki bat hil da gaur arratsaldean Nagoren (Nafarroa) gertatu den auto istripuan, NA-1720 errepidean, 12,1. kilometroan, Agoitz eta Auritz herrien artean. 16:15 aldera izan da ezbeharra, tunelean. Autoan, haurraren amona -gidari- eta lehengusu bat ere bazihoazen, eta onik atera dira, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez. Amona, hala ere, Nafarroako Hospitalera eraman dute, antsietatea dela-eta.
Autoak errepidetik irten eta bazterra jo du. Haurra eta haren lehengusua atzeko aulkietan zeuden.
Goizean Irunberrin (Nafarroa) beste lagun bat hil da errepide istripuan. 10:25ean izan da ezbeharra. Zangozako (Nafarroa) 37 urteko gizonezko bat hil da bertan, Iruñea eta Jaka (Espainia) lotzen dituen N-240 errepidean. Gizonezkoa gidatzen zihoan furgoneta bidetik atera da. Oraindik ez dakite zerk eragin duen istripua. Gizonezkoak Peugeot Partner bat zuen.
Gizartea
Bi urteko haurra hil da Nagoren izandako auto istripuan
Hango tunelean izan da ezbeharra, arratsaldean. Umea, amonarekin eta lehengusu batekin zihoan. Goizean Irunberrin gizonezko bat zendu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu