Bi urteko kartzela ezarri diote gizon bati, bikotekideari erasotzeagatik
LASARTE-ORIA. Bikotekideari 11 urtean tratu txarrak eman zizkiolako, bi urteko espetxe zigorra ezarri diote Lasarte-Oriako (Gipuzkoa) gizon bati. Epaileak frogatutzat jo du gizonak behin baino gehiagotan eraso ziola andreari, eta umiliatu egin nahi izaten zuela; kontrolatu ere egiten zuen, zer janzten zuen ere bai. 6.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio erasotzaileak, eta bost urtean ezingo du andrearengana hurbildu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu