gizartea

Bi urteko kartzela gizon bati, adimen urriko emakume bati gehiegikeriak egiteagatik

2008ko uztailean izan zen gertaera, Bergaran.

2011ko azaroaren 30a
12:09
Entzun

Bergarako adimen urriko emakume bati gehiegikeriak egin zizkiola aitortuta, gizonezko batek onartu egin du bi urteko espetxe zigorra. Gaur izan da epaiketa, Donostian, Gipuzkoako Epaitegian.

Fiskaltzak egin du aipatutako zigor eskaera, eta akusatuak baleko jo du. Horrez gain, biktimari zazpi mila euro eman beharko dizkio —hiru mila euro emanak dizkio lehendik, eta Fiskaltzak hori kontuan hartu du eskaera egitean—, ezingo da emakumearekin komunikatu hamar urtean, ezta harengana hurbildu ere.

Auzitegiaren arabera, 2008ko uztailaren 1ean izan gertaera, goizez, Bergaran: emakumea autobus geltoki batean zen lantokira joateko asmoz, gizonezkoak bere autora sartu zuen —"engainatuta"- eta Angiozar auzora eraman; han egin zizkion gehiegikeriak. Auzitegiak dio biktimak ez ziola aurre egin, adimen urrikoa izateagatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.