'Atanes auzia'
Bi urteko kartzela zigorra Jose Atanes hil zuen ertzainari
Gipuzkoako Auzitegiak bi urteko kartzela zigorra ezarri dio 2003ko abenduaren 19an, Alegian, Jose Atanes beasaindarra hil zuen ertzainari. Zuhurtzigabekeria larriagatik egindako hilketa leporatu dio. Epaiaren arabera, ertzainak "ahaztu egin zituen halako egoera batean eska dakizkiokeen oinarrizko segurtasun neurriak" eta lanbidearen arau propioak urratu zituen.
2003ko abenduaren 19an Jose Atanesek, bere neska-lagunak eta lankideek errepide bazterrean geratu zituzten euren bi autoak. Errepidearen beste aldean istripu batean laguntzen ari zen ertzainak pentsatu zuen atentatu bat edo bahiketa bat gertatzen ari zela, eta pistola eskuan hartuta gurutzatu zuen errepidea. Jose Atanesengana joan eta tiro egin zion, "nahi gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu