Bi urteko neska bat hil da gaur arratsaldean Tafallan, itota igerileku partikular batean. Nafarroako larrialdi zerbitzuek 15:39ean jaso dute ezbeharraren deia, eta haurra erietxe batera eraman dute, Nafarroako Gobernuaren helikoptero batean. Ezin izan diote, ordea, bizia salbatu.
Foruzainek ekin diote ikerketari.