Bi urteko zigorra eskatu dute protesta batengatik
DONOSTIA. Asteartean egitekoa zen epaiketa, Donostian, Irungo (Gipuzkoa) Txingudi merkataritza gunean abiadura handiko trenaren aurka eginiko protesta bati buruz, baina bertan behera utzi zuten, lekuko bat ez zelako agertu. Urtarrilaren 15ean eginen dute. 2010eko urtarrilean, «gizarte kontsumoaren aurkako eta garapen iraunkorraren aldeko» protesta egin zuten.26 hilabeteko kartzela zigorra eskatu dute laurentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu