Euskal presoak

Bi urteko zigorra eskatuko du fiskalak 'BurlataHerria'-ko kudeatzailearen aurka

Zortzi urteko gaitasungabetzea eta webgunea behin betiko ixtea ere galdegingo du, 'Ahotsa.info'-k jakinarazi duenez, "terrorismoa goratzea" egotzita.

Hodei Iruretagoiena
2014ko martxoaren 31
11:26
Entzun

Euskal presoei buruzko informazioa zabaltzeagatik itxi nahi dute webgunea, 'BurlataHerria'-tik salatu dutenez: harrera ekitaldi, manifestazio eta ekitaldi politikoen berri emateagatik. Polizia txostenetan oinarritu da horretarako Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskala, eta bertan "preso politiko" edo "epaiketa politiko" bezalako esamoldeak erabiltzea ere akusazio elementu gisa hartzen direla azaldu dute.

Ataria "komunikazio herritar eta komunitariorako tresna" dela azaldu dute, eta informatzeko eskubidea eta adierazpen askatasuna urratu dizkietela prozedura horrekin. Epaiketa laster etorriko dela espero dute, eta mobilizazioak iragarri dituzte. 

Pasa den maiatzean eskatu zuen Auzitegi Nazionaleko fiskalak 'BurlataHerria' webgunea ixteko, eta Iruñeko auzitegian deklaratzera deitu zuen kudeatzailea. Hilabetera aintzat hartu zuen eskaera auzitegiak, eta itxita dago webgunea geroztik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.