Aritz Labiano eta Haritz Gartxotenea gazte zarauztarrek kartzelara joateko arriskua dutela salatzeko, manifestazioa antolatu dute hurrengo larunbat iluntzerako Gipuzkoako kostaldeko herrian. Atzo herritar talde batek egindako agerraldian azaldu zuenez, iazko irailean Zarautzen egin zen martxa batean bi akusatuek «Gora ETA» oihukatu zutela salatu zuen lekuko anonimo batek. Salaketa Espainiako Auzitegi Nazionalera eraman zuten. Akusatuek ukatu egin zuten salaketa, eta akusazioaren «froga» bakarra salatariaren hitza zen, baina, hala ere, bakoitzari urtebeteko kartzela zigorra eta sei urteko inhabilitazioa ezarri zion auzitegiak.
Bi gazteek bederatzina hilabeteko espetxe zigorra dute aurretik, desobedientzia ekimen bat egiteagatik, eta, beraz, Auzitegi Gorenak Auzitegi Nazionalaren zigorrak berretsiko balitu, bi gazteak kartzelatu egingo lituzkete. Horrez gain, lana galduko lukete. 1.400 herritarrek adierazi diete elkartasuna zigortuei.
Bi zarauztarren kartzela arriskua salatuko dute 18an
Ustezko lekuko batek anonimotasunean jarritako salaketagatik, urtebeteko zigorra ezarri die Auzitegi Nazionalak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu