Biarnoko herri bat Zuberoako herri elkargoan sartuko da

2011ko abuztuaren 28a
00:00
Entzun
Prefetaren herri elkargoen berrantolaketan Zuberoako herri elkargoan Lichos Biarnoko herria sartzea aurreikusten zen. Agorrilaren 25ean Zuberoako herri elkargoak bozka bidez baiezkoa eman du herri honen sartzeari. Aurretik jada Lichos-eko herriko hautetsiek bozka baten bidez herri elkargoari adierazi zioten sartzeko nahia. Orain arte Biarnoko herri hau ez zen inolako herri elkargori lotua izan. Horrez gain berrantolaketa planoak, Zuberoako herri elkargoak eskolaren eskumena hartzea finkatzen zuen. Baina honek bozketan eginkizun hori errefusatu du. Aldiz, prefetari bidaliko dion txostenean azpimarratu du ura edangarriaren ekoizpena beregain atxiki nahi zuela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.