Gernikako Estatutua 1979ko urriaren 25eanonartu zen.Egun horretan, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan bozkatzerajoan ziren herritarren %60tik %92k eman zioten babesa itun horri. Herritarren %42k, berriz, abstenitzea erabaki zuen. EAJk, PSE-PSOEk, EPK-k, PTE-ORTk, ESEIk, ANV (h)-k, EEk eta EKAk kanpaina bateratua egin zuten baiezkoaren alde; abstentzioaren aldeko indarren artean izan zen Herri Batasuna, eta Alianza Popularrek ezezkoa proposatu zuen. Duela 30 urteko egun hartaz geroztik, indarrean dago Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutua.
Estatutu proiektua Euskal Legebiltzarkideen Asanbleak landu, hitzartu eta onartu zuen 1979ko abenduaren 29an, Gernikan. Espainiako Gorteen esku utzi eta gero, bide luzea eta gorabeheratsua egin zuen itunaren egitasmoak erreferendumean onartu zen arte. Abiadura handiz egin ziren Estatutu proiektuari buruzko negoziazioak, Madrilen. Hamabost egunetan lortua zuten akordioa bi aldeetako negoziatzaileek. 1979ko uztailaren 2an ekin zioten Estatutu proiektua negoziatzeari, eta, gorabehera askoren ondoren, uztailaren 18an amaitutzat eman zituzten elkarrizketak, akordioa lortuta.
Negoziazioak Espainiako Kongresuko ordezkaritza baten eta Euskal Legebiltzarkideen Asanbleako beste ordezkaritza baten artekoak izan ziren. Eduki garrantzitsuenak, hala ere, bi mahai paralelotan eztabaidatu ziren. Alde batetik, Adolfo Suarez Espainiako Gobernuko presidentearen eta Carlos Garaikoetxea Eusko Kontseilu Nagusiko lehendakariaren artean, eta, beste alde batetik, UCDren eta EAJren artean. Kongresuko Batzorde Mistoan egin ziren eztabaidak, baina jeltzaleen eta UCDren arteko aurrez aurreko negoziazioak, eta Garaikoetxearen eta Suarezen buruz burukoak ere garrantzitsuak izan ziren.
Uztailaren 16an EAJ eta UCD ados jarri ziren, eta 18an, goizaldean, Estatutuaren testu osoa onartu zuten batzorde mistoan. Hilaren 21ean, Kongresuko Batzorde Konstituzionalak legea onartu zuen. Ondoren, Estatutuaren erreferendumaren kanpaina etorri zen, etaEAEko herritarren gehiengoak babestu egin zuen.
Data esanguratsua
1979az geroztik Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan indarrean dagoen Gernikako Estatutua erreformatzeko lehen urratsa 2003an egin zuen Eusko Jaurlaritzak. Estatutua onartu zenetik 25 urte bete ziren egunean bertan, 2003ko urriaren 25ean, Eusko Jaurlaritzak EAErako Estatutu Berrirako Proposamena onartu zuen. Espainiarekin «libre atxikitutako estatusa» lortzeko xedez egindako erreforma urtebete beranduago gehiengoz onartu zuen Eusko Legebiltzarrak, baina Espainiako Gorteek atea itxi zioten itunari, negoziatu gabe.
Ordurako Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohiak iragarrita zuen Legebiltzarrean lortutako adostasuna behin betiko onesteko ardura Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarrek izango zutela erreferendum batean. 2008ko urriaren 25erako jarri zuen Ibarretxek kontsulta eguna, Estatutuaren 29. urtemugaren datan. Horri bide emateko kontsultaren legea onartu egin zuen joan den urteko ekainean Eusko Legebiltzarrak, baina Espainiako Auzitegi Konstituzionalak baliogabetu egin zuenez, azkenean ez zen herri kontsultarik egin egun horretan.
Bidaia luzea Gernikatik Madrilera
Gernikako Estatutuari buruzko erreferendumean Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarren %60k bozkatu zuten, eta %90ek babestu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu