Ahetzeko 655 bidetik atera zen 62 urteko bidartarra, astelehena eta astearta arteko gauean, goizeko oren bata baino doi bat lehenago. Motoa gidatzen ari zela, bihurgunea gaizki hartu zuen eta arroilan erori, jendarmeen arabera. Istripuak eragin zaurien ondorioz hil da. Su hiltzaileak iritsi orduko jadanik hila zen, motoaren azpian kokatua, bidetik 20 bat metrotara.
ezbeharra
Bidarteko moto gidari bat hil da Ahetzen
Ezbeharra goizeko oren bata aldera gertatu da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu