Euskal Herriko gatazka
Bide poliziala erabiliz "gatazka betikotu besterik ez dela egiten" esan dio Otegik Balzari
"ETAri Poliziarekin soilik aurre egin" behar zaiola eta "erakunde armatuarekin hitz egitea jadanik ez dela helburu izan behar" esan du asteburuan Javier Balza Herrizaingo sailburuak. Adierazpen horiei erantzunez, "bide poliziala erabiliz gatazka kroniko bihurtu nahi" dutela egotzi dio Otegik Balzari, eta EAJ, EA, EB-IU eta Ibarretxeri "bide horrekin bat egiten duten" galdetu die.
Otegiren arabera, bide poliziala erabiltzeak "Euskal Herriko gatazka betikotu egiten du", eta Javier Balza Herrizaingo Sailburuari "Espainiak erabiltzen duen bide errepresibo eta polizialari men egitea" egotzi dio. Halaber, Eusko Jaurlaritzako hirukoari eta Ibarretxe berari Balzak egin dituen adierazpenekin bat datozen galdetu die Otegik, eta euren jarrera zein den azaltzeko eskatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu