Atentatua Urdazubin / Erreakzioak

Bidea zaila izan arren, bakea lortzea posible dela nabarmendu du Blancok

Bakea helburu gauzagarria dela erantzun du Jose Blanco PSOEko Antolakuntza idazkariak kazetariek ETAren atzoko atentatua atzerapausua den galdetu diotenean. Bakerako bidea zaila izango dela agertu du, baina, hala ere, PSOEk bakea lortzea posible dela sendo sinesten duela nabarmendu du. Helburu hori lortzeko "ulermena eta babesa" eskatu du.

2006ko otsailaren 15a
15:28
Entzun
Azalpen horiek emateko Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuaren hitzak bere egin ditu: "Zapaterok beti esan du bakea iristeko bidea zaila dela, eta, beraz, tentsio eta zailtasun uneak izango dituela", esan du, ondoren, bakea lortzea posible dela azpimarratzeko. Areago, bere alderdiak bakea gauzagarria dela sendo sinesten duela erantsi du.

Nolanahi ere, helburu hori lortzeko beste alderdien eta herritarrne "ulermen eta babesa" behar dutela azpimarratu du. Ildo horretatik, biktimak bere alde ez erabiltzeko eskatu dio PPri: "Utz dezatela ezinikusia bazterrean, eta jar daitezela legea eskutan hartuta bakea lortu nahi dutenen alde".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.