Eusko Legebiltzarra deseginda, onartzeko geratuko dira bidean zeuden hamabi lege proiektu. Horien artean dago Udal Legea. Zeresan handia eman du lege horrek agintaldi osoan, eta, azkenean, onartu gabe geratuko da; PSEk ez zeukan gainerako alderdien babesik egitasmoa aurrera ateratzeko. Urteak dira Udal Legea adostu nahian ari direla.
Hauek ere geratuko dira tiraderan: klima aldaketaren aurkakoa, paisaiarena, Poliziarena, larrialdien kudeaketarakoa, bizi osoko ikaskuntzarakoa, mugikortasun iraunkorrekoa, etxebizitzarena, kable garraiorakoa, portuena, enplegu publikoarena eta andre nekazarien estatutua.
12
Bidean geratuko diren lege proiektuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu