Gotzainek azpimarratu dute "hautsitako bizitzaren berreraikuntza" ahalbidetzen duela errukiak, eta eragindako oinazearen aitortza giltzarritzat jo dute. Hala ere, uste dute "bekatuaren kontzientzia" galtzen ari dela eta horrek "errehabilitazio bidea" galarazten duela.
"Oinazea eta sufrimendua eragin dutenei" luzatu diete gotzainek deia; "errua" eta "bekatua" aitortzeko eskatu diete "deuseztutakoa konpontzen hasteko; ez soilik biktimekiko, baizik eta baita beren buruarekiko eta euren senideekiko ere".
Bide horretan, beharrezkotzat jo dute "pedagogia, eragindako oinazea aitortu eta ahal den neurrian konpontzeko". Aitortu dute "behin betiko irtenbideak" ez direla epe motzera lortzen, "ekintza txiki edo handien" bidez baizik: "Arazoei beren konplexutasunean egin behar zaie aurre".
Gainera, garrantzitsutzat jo dute arazoak "ez ideologizatzea ezta idealizatzea ere", ohartaraziz errealitateak "dimentsio eta ñabardura anitz" dituela.