Politika

Bidegoiango alkatea kargutik kendu dute beste zinegotziek

Gainerako hautetsiek elkarrekin aurkeztu eta onartu dute bere kontrako mozioa, "konfiantzarik ez" dutelako. Pello Arzallus (independentea) izango da alkate berria.

2008ko martxoaren 26a
20:52
Entzun
Juan Ugarte Bidegoiango (Gipuzkoa) alkateak ez du kargu horretan segituko, atzo gauean, ezohiko udal bilkuran, Udaleko zinegotziek -seik- haren kontrako mozioa onartu zutelako, harekiko "konfiantzarik ez" dutela-eta, www.tolosaldekohitza.info-k gaur dioenez.

EAkoa da Ugarte. Gainerako zinegotziak, baina, zerrenda indepndente bateko kideak dira. Udala osatzen duten beste kideekaurkeztu zuten Ugarteren aurkako mozioa, denek elkarrekin, astesantuen aurretik.

Pello Arzallus zerrenda independenteko kidea izango da alkate berria.

Ugartek zinegotzi izateko eskubidea dauka, baina oraindik ez dago argi jarraituko duen edo Udala erabat utziko duen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.