EUSKAL HERRIA

Bideko kontrolak justifikatu ditu Guardia Zibilen Batasunak

Sindikatuak uste du Estefania Beltran de Herediaren hitzak Guardia Zibilaren kontrako "marketin kanpaina baten" ondorio direla.

Ertzaintzak eta Guardia Zibilak eginiko errepideko kontrol bat, artxiboko irudi batean. JON URBE / ARGAZKI PRESS
2014ko azaroaren 21a
10:31
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburu Estefania Beltran de Herediak esan zuen Guardia Zibilaren "kontrol bidegabeek" herritarren "haserrea" pizten dutela. Sindikatuak salatu du Guardia Zibilaren kontra eginiko "beste eraso bat" direla Beltran de Herediaren hitzak.

ETA "lo baina bizirik" dagoela nabarmendu du sindikatuak, eta erantsi erakunde armatuak ez duela "duen armategi handia" eman: "Nolabait, legeak babestuta, horiek kentzen saiatu behar dugu; adibidez, kontrol selektiboekin".

Bestalde, adierazi du guardia zibilak direla "haserre" daudenak: "Ikusi behar dugu nola mugimendu abertzaleak elkarretaratzeak egiten dituen kuartelen aurrean, eta elkarretaratze horiek delitu izan litezke".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.