Bidesariarekin ibilgailuen erdiak ibili dira Supersurren
BILBO. Lehenengo doako lau egunen ostean, bidesaria ezarri zuten atzo Bilbo hegoaldeko saihesbidean, eta aurreko egunekin alderatuta, ibilgailuen erdiek erabili dute autobidea. Garraiolariek boikota egingo diotela iragarri dute, haien hitzetan prezioak altuegiak direlako. Horrez gain, EAJk adierazi du Gipuzkoako Diputazioak azkenean Etxegaraten bidesaria jarrri beharko duela, oraingoz aurkakoa erabaki badu ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu