Gaur hasi dira Supersur Bilboko hegoaldeko saihesbide berrian bidesariekin, eta aurreko egunetan doan izan denean baino askoz bidaiari gutxiago dabil, Bizkaiko Foru Aldundiak esan duenez. Erdiak, hain zuzen,
Larunbatean zabaldu zuten errepidea, eta ibilgailuentzat gaur goizeko seiak arte doakoa izan da han ibiltzea. Lan egunetan autoek 1,08 euroko bidesaria izango dute bide osoagatik eta kamioiek 6,74koa.
Bizkaiko kamioi gidariak kexu dira kopuru horregatik, Supersur erabiltzeagatik bakoitzak hilean 800en bat euroko kostua izango duela esan baitute. "Gehiegizko bidesaria" dela iritzita, errepidea ez erabiltzea erabaki dute. "Boikotatu" egingo dute, eta alternatiba gisa Txorierrin ibiliko dira. Bizkaiko Foru Aldundiak "ezarritako" bidesaria da, haien ustez, eta ez dute baztertu geldialdiak egitea.
Aldundiak adierazi du larunbatetik gaur goizera arte 109.000 ibilgailuk erabili dutela saihesbide berria —horietatik zazpi mila kamioiak izan dira—.