Bigarren berdintasun plana maiatzerako prestatuko du Gipuzkoako Foru Aldundiak

2011ko abenduaren 6a
00:00
Entzun
Berdintasunerako plana berritu eta Gipuzkoako Batzar Nagusiei aurkezteko asmoa du diputazioak, eta epea jarri du: apiril bukaera edo maiatz hasierarako aurkeztuko du berdintasunerako bigarren foru plana. Oposizioko alderdien galderei erantzuteko agerraldia egin zuen atzo Diputazioko Berdintasun zuzendari Laura Gomezek. Aurreko gobernuak abiatutako lan ildo batzuk jarraituko dituela, beste batzuk berriro definituko dituela eta orain arte landu gabeko bideak ere irekiko dituela iragarri du. Esaterako, foru aldundiak bere planetan, orain arte, emakumeen kontrako indarkeriari aurre egiteko neurririk ez duela hartu izan adierazi du Gomezek, eta halakoei ekiteko asmoa agertu du. Plana herritarren parte hartzearekin osatuko dela ere zehaztu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.