Sanferminak

Bigarren entzierroa: jendetsua baina bizkorra

Larunbata izanik, jende askok egin du lasterka gaur entzierroan. Ibilbide guztia korrikalariz beteta zegoen, batik bat, azken zatia. Hala ere, Maria Dolores Aguirreren ganadutegiko zezenek entzierro bizkor eta garbia egin dute. Bi minutu eta hogei segundo iraun du. Nafarroako osasun zerbitzuetatik emandakoarabera, zauritu arinak baino ez daude eta inork ez du adarkadarik jaso.

2006ko uztailaren 8a
17:48
Entzun
Sei zezenetatik lauk azkar egin dute ibilbide osoa, abiadura handian eta elkarrekin: bat jarri da guztien buru, eta beste lauk hari jarraitu diote Santo Domingotik zezen plazaraino.

Seigarren zezena, Carafeo izenekoa, ordea, erori egin da Mercadereseko bihurgunean. Erori ez ezik, hesiko oholaren barrenea trabatu zaizki hankak, eta ezin altxatuta egon da luze egin diren segundoetan. Ondorioz, bakarrik egin du Mercaderesetik zezen plazarainoko bidea.

Bakarrik baina garbi; ez da gehiegi aztoratu, eta korrikalariek ederki eramaten asmatu dute. Jendearen emana ezker-eskuin handia izan arren, aurrera egin du zezen plazan zintzo sartu arte.

Gaurko entzierroan jendetza handiak arrisku handiagoa sortu du zezenek eurek baino. Nafarroako osasun zerbitzuen arabera hainbat jende artatu dute traumatismo txikiekin, gehienak erorikoen ondorioz egindakoak. Hala ere, ez legoke zauritu larririk eta inork ez du jaso adarkadarik. Castellongo (Herrialde Katalanak) mutil gazte bat soilik ingresatu behar izan dute erietxe batean, sudurra hautsita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.